| SOZIETATEAREN
XEDEA ETA ERAKETA-DATA Asistencia
Técnica Recaudatoria, s.l. 1.993ko azaroan eratu zen, Udalei, hasiera batean,
tributu-bilketaren alorrean zerbitzugintza eskaintzeko.
Duela gutxi gure zerbitzuak zabaldu ditugu, trafiko-isunen arloa barne hartuz.
ESPERIENTZIA
Enpresa duela urte gutxi eratu izan arren, enpresako bazkide guztiek
eta bertako zenbait langilek aldez aurretik udaletako diru-bilketan esperientzia badute
(1987az geroztik). Gaur egun, gure bezeroen artean, hemeretzi Udal ditugu.
LANGILE-KOPURUA
Gaur egun gure
enpresan guztira 14 pertsonak lan egiten dute. Hauetatik bi zuzenbidean lizentziatuak
dira, eta gainontzekoak langile administrariak dira, batzuek administrazioaren alorrean
eta beste batzuek informatika-kudeaketako teknikarien alorrean lanbide-heziketa dutelarik.
|